Txakurren kakak batzea derrigorrezkoa dela gogorarazi du Sukarrietako Udalak
Txakurrak kale publikotik lotuta eroateko eskaera egiten die txakurren jabe edo arduradunei.
Alerta egoeran txakurrak ateratzea baimenduta badago ere, kale publikoan horien kakak batzea derrigorrezkoa dela gogorarazi gura izan dute Sukarrietako udal arduradunek; betebehar hori animalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legearen 8. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko txakurren jabegoari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 dekretuaren 4.3 artikuluan jasotzen dela gogorarazi die herritarrei.
Bestalde, txakurrak kale publikotik lotuta eroaten jarraitzeko eskaera egiten die txakurren jabe edo arduradunei.
Txakurren kontuez gain, udal arduradunek herritarrei eskatzen die “legeak baimentzen duena baino gehiago kaletik ez ibiltzea, edo kalean ez egotea“.
Bestalde, etxebizitzetan eta trastelekuetan garbiketa orokorrak ez egiteko eskatu dute: “Altzariak eta sastar handiak edukiontzietatik kanpo uzten baldin badira, zikinkeria arazo larria sor daiteke”. Udalak oinarrizko zerbitzu guztiak ematen jarraituko badu ere, arazo horiek eskatzen dituzten “ahaleginak ezin daitezkeela egin” diote. Horregatik, agindu berria eman arte, bolumen handiko hondakinak botatzea debekatzen dute.