Hamalau positibo gehiago zenbatu ditu Busturialdeak azken orduetan
Osakidetzaren datuen arabera, 51 dira gaur [martxoaren 26a] eskualdean COVID-19 birusagatik kutsatutako pertsonak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 25 pertsona hil ziren atzo
Dagoeneko 51 pertsona dira Busturialdean Koronabirus familiako COVID-19 birusaren frogari positibo eman dutenak. Egunean-egunean kutsatutakoen kopuruak gora egiten du, eta gaur atzo baino zortzi kasu gehiago baieztatu ditu Osasun sailak. Azken astean, konfirmatutakon kasuen kopurua ia bost aldiz hazi da (11 kasu ziren joan den eguenean).
Guar arte, 25 kasu erregistratu dituzte Bermeon; 14 Gernika-Lumon; 5 Busturian eta kasu bana dituzte Arratzun, Elantxoben, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Ibarrangelun, Morgan eta Mundakan.
Emaitza positiboen Bizkaiko datu orokorarrekin alderatuta, inzidentzia txikia izaten ari da birusa Busturialdean. Hala ere, datuen joera gorakoa da oraindik. Bizkako lurraldeari dagokionez, baieztatutako kasu positiboek dagoeneko bikoiztu egiten dituzte Arabakoak, eta Gipuzkoakoak hirukoiztu.
Osasun sailak atzo bildutako datuen arabera, COVID-19ak jotako 163 gaixo dadue Galdakaoko ospitalean ingresatuta; horietako 13 ZIUn (Zainketa Berezietako Unitatea). Bestalde, atzoko egunean baita ere, 13 alta eman zituzten Galdakaon.
Ehunekoetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, gizonak baino emakume gehiagok eman dute positibo COVID-19 birusaren froga egiterakoan. Baieztutako kasu guztiak kontuan hartuta, %52 dira emakumezkoak eta %48 gizonezkoak. Adinari daagokionez, kopuru handiena 50-79 urte bitartekoetan ematen da.
Kutsatutako kopuruaren pikurik gorenena ez da eman oraindik, eta larrialdi egoera beste bi astez luzatzea erabaki du gaur goizaldean Espainiako Kongresuak, apirilaren 12a arte.