37 pertsonak eman dute positibo Busturialdean
Bestalde, gaur esan dutenez, Galdakao ESIko Psikiatria zerbitzuan ingresatuta dauden pazienteak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Bermeon duen unitate batera eroan dituzte, aldi baterako.
Gaurko agerraldian, COVID19ari aurre egiteko Osasun Saila eta Osakidetza hartzen ari diren ezohiko neurrien artean hartutako azken erabakiak jakitera eman ditu Sanchezek. Barrualde Galdakao ESIko Psikiatria zerbitzuan ingresatuta dauden pazienteak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak Bermeon duen unitate batera eraman dituzte, aldi baterako. Horrez gain, Psikiatriako Larrialdien arreta Basurtu Unibertsitate Ospitalean eskeiniko dute gaurtik.
Osasun langileen plantillak indartzeko zereginean, Osakidetzak 161 mediku kontratatuko dituela zehaztu du Sanchezek. Horietako hamabi lanean Araban ari dira jada, eta besteak datozen egunetan hasiko direla azaldu du. Osakidetzak azken BAME Barne Mediku Egoiliarren frogan gutxieneko nota gainditu zuten ikasleak dira kontratatuko dituztenak. Era berean, erizain gehiago kontratatzeko asmoa ere badaukatela adierazi du.
- BIZKAIAN 1501 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 674 ospitalizatuta.
- GIPUZKOAN 563 positibo daude, eta horietatik 166 ospitalizatuta daude.
- ARABAN, 1207 kasu zenbatu dira, eta horietatik 310 ospitalizatuta daude.