Zaintza Intentsiboetako Unitateetarako (ZIU) kontingentzia planak ohe kopurua bikoiztea ahalbidetuko duela esan du Murgak
Osasun Sailaren datuen arabera, momentuz positibo emandakoen artean, Bermeon hamasei daude, Gernika-Lumon bederatzi, Busturian lau Morga, Mundaka bana.
307 positibo berri zenbatu dituztela jakinarazi du gaur Osasun Sailak. Gaur zabaldutako datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2.728 pertsonak eman dute positibo koronabirusaren proban eta horietatik 1.129 ospitalizatuta daude. Azken orduotan 13 pertsona hil dira; orain arteko hildakoak 133 dira. Orain arte 7.646 proba egin dituzte. 48 pertsona errekuperatu dira, eta 296 pertsonak jaso dute ospitaleko alta.
Osasun Sailaren datuen arabera, momentuz positibo emandakoen artean, Bermeon hamasei daude, Gernika-Lumon bederatzi, Busturian lau Morga, Mundaka bana.
Zaintza Intentsiboetako Unitateetarako (ZIU) kontingentzia planaren edukia azaldu du gaur Nekane Murga Osasun sailburuak, COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero eskeintzen duten agerraldian. Osasun saila urtarriletik garatzen ari den ekimenen baitan kokatzen den plan honek COVID19agaz gaixotutakoentzat “ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ahalbidetuko du”. Hala, 4 egoera aurrikusi dituzte plan horretan, “Euskadin bilakaera ez homogeneoa duen epidemiaren eraginaren araberakoak”. Bigarren egoeran 266 ohe, hirugarren egoeran 463 ohe (Araban orain bizi dutena) eta laugarren egoeran 550 ohe baino gehiago.
Plan hau beste bik osatzen dutela azaldu du: “Ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, unitateon pertsonala (medikuak zein erizainak) sendotzeko, elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere”.
Murgaren berbetan, eremuak egokituz, teknologia eskuratuz eta profesionalak heziz, Osakidetzak “ahalmena izango du” koronabirusa duten pazienteentzako “ZIUko ohe kopurua bikoizteko”. Sailburuak osasun profesionalen lana goraipatu du berriro ere, eta esan du “eszenatoki posiblerik onena lortzeko eta aurreikus zitekeen okerrenerako prestatzeko lan egiten dutela hasieratik”.
DATUAK EGUNERATUTA:
BIZKAIAN 1189 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 635 ospitalizatuta.
GIPUZKOAN 453 positibo daude, eta horietatik 150 ospitalizatuta daude.
ARABAN, 1086 kasu zenbatu dira, eta horietatik 344 ospitalizatuta daude.