Gernikako Zaintza sareak materiala eskatu du
Esparru eta espazio ezberdinetan erabiltzeko materialaren beharra dagoela-eta herritarren laguntza eskatu du
Gernika-Lumoko Zaintza sareak materiala batzeko deialdia egin du. Esparru eta espazio ezberdinetan ezinbeste zerbitzu batzuk burutzeko zenbait gauzaren beharra dutelako, herritarren laguntza eskatu du. Hain zuzen ere, honakoak dira falta dituzten bitarteakoak: maskarillak; traje, buzo edo bata inpermeableak; eskularru luzeak; plastikozko pantailak eta polietilenozko txanoak (ileapaindegietan erabiltzen dituzten bezalakoak).
Material horiek eduki edo lortu ditzaketen herritarrei eskatu diete Zaintza sarearekin harremanetan jartzeko, mezu pribatu bidez edo mezu elektronikoa idatziz. Gero, modu seguru batean, eta beti ere osasun neurriak zorrotz errespetatuz, materiala behar den tokietara bideratuko du Zaintza sareak. Harremanetarako bideak: 688 73 48 94, gernikazaindu@gmail.com edota sare sozialen bidez.