Bermeoko berbalagunak etxetik ere martxan dabiltza
Whatsapp taldeak, esaterako, bideo-hitzorduak egiteko erabiltzen ari dira. Momentuz, ohiko hitzorduak mantendu dituzte.
Berbalagun egitasmoa euskaraz praktikatzeko programa baino gehiago dela diote arduradunak; harreman sarea da. Horregatik, etxean egotera behartuta gauden egun hauetan ere etxetik euskara praktikatzen jarraitzeko proposamenak eman dituzte.
Whatsapp taldeak, esaterako, bideo-hitzorduak egiteko erabiliko dituzte; “online bideratuko dugu, ea nola moldatzen garen”. Momentuz, ohiko hitzorduak mantenduko dituztela jakinarazi dute, “etxean ere euskaraz praktikatu eta bizi daitekeelako”.
Bestalde, egunean behin mugikorrerako euskal aplikazio deskargatzeko gomendioa egin dute, eta horretan, Berbalagunen taldean sartzeko deia egin ere. Astero, parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dutela jakinarazi dute. Hori bai, sariak egoera normaltasunera bueltatu ostean banatuko dituztela diote.
Berbalagunen asebetetzea neurtzeko galdetegia ere zabaldu dute, euren “lana baloratu eta hobetzen laguntzeko” berbalagunen laguntza behar dutelako. Galdetegia betetzeko bost minutu besterik ez direla behar azaldu dute. Berbalagun egitasmoaren blogera sartu beharko da galdetegia betetzeko.
Martxorako aurreikusitako ekintzak guztiak atzeratu egin behar izan dituztela eta, agenda berrantolatzen ari dira. Hortaz, maiatza eta ekaina “bete-beteta” etorriko direla nabarmendu dute.
Berrogeialdia pasatzeko eta gerorako proposamenak eta ideiak dauzkatenek, bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahalko dute, bai eta 607 60 95 80 telefono zenbakira deitu ere.