Emakume kirolarien ahotsak entzuteko aukera eskainiko dute Foruan
Haitz Biribilek antolatutako hitzaldia 18:00etan hasiko da, zapatuan. Ondoren, Amaren Alabak taldeak kontzertua eskainiko du.
Emakume kirolarien ahotsak hitzaldia antolatu du Haitz Biribil elkarteak zapaturako. Bost kirolari gonbidatu dituzte hitzaldira, kirol desberdinetan aritzen direnak, gainera. Batirtze Ispizua (sokatira), Amets Muniozguren (futbola), Oihana Azkorbeitia (mendi lasterketak), Amets Gandarias (arrauna) eta Maite Bilbao (errugbia) izango dira protagonistak.
18:00etan jarri dute ordua Haitz Biribil elkarteak Foruan duen egoitzan. Kirolarien esperientziak ezagutu ostean, 19:30ak aldera, Amaren Alabak taldeak kontzertua eskainiko du. Amaitzeko, bertaratutakoentzako mokadua egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.