Lagunartean igaro dute zuhaitz eguna Mendatan
Eguraldia lagun, txitxiburduntzia ere egin zuten domekan
Zuhaitz Eguna ospatu zuten mendatarrek domekan. Eguraldia lagun, Kalbarion egin zuten landaketa. Giro politean eta lagunartean igaro zuten eguna. 10:30ean batu ziren ume zein nagusiak, Kalbariorantza joateko. Han, aurreko urteetan landatutako arbolak zelan dauden ikusi eta zuhaitz berriak landatu zituzten.
Ostean, txitxiburduntzia egin zuten, Taberna Barri inguruan. Umeak, gurasoak, aiton-amonak… herritar denak gonbidatu zituen udalak ospakizunera. Aipatu dutenez, “horrelako ekimenei jarraipena eman behar zaie. Herriko ohiturak, tradizioak mantendu egin behar ditugu, finkatzen joan daitezen”, azaldu dute.
Taloak egin zituzten lehenengo, eta brasan egindako txerrikiak eta txorizoekin jan zituzten gero. Udalak zuhaitz eta txitxiburduntzi egunaren balorazio positiboa egin du.