Biktimen dolu-prozesuaren lekuko den ikus-entzunezkoa emango dute Lizeon
Gernika Gogoratuz-en eskutik, Patxi Lurrak zuzendutako 'S(u/a)munetik bakera' lana martitzenean aurkeztuko dute Gernika-Lumon
Bi alaba, bi dolu. Aita galdu osteko dolua eta mina biltzen duen ikusentzunezkoa da S(u/a)mintik bakera. Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendu duen ikus-entzunezko obra eszenikoa da, eta terrorismoaren biktimen dolu-prozesua erakutsi gura du.
Lan horretan, bi lekukotza biltzen dira: Olatz Etxaberena da bata, Batallon Vasco-Españolek (BVE) eraildako Iñaki Etxaberen alaba. Sandra Carrascoren lekukotza da bestea, ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba. Arrasatearrak dira biak, eta bien sentimenduak azaltzeagaz batera, gorrotoaren sentimendutik bakera bitarteko bidea erakutsiko dute.
Proiektu honek irudiak, musika elektronikoa eta testuen irakurketa uztartzen ditu. Mudoh-rena da musika (Aitor Monje) eta Arteman Komunikazioak egin du ekoizpen lana. Gernika-Lumoko aurkezpenean, Juan Mari Jauregiren alaba den Maria Jauregik eta Jon Maia bertsolariak irakurriko dituzte testuak.
Lizeo antzokian izango da emanaldia, otsailaren 25ean, 19:00etan.