'Sorgina txirulina' ipuin kontaketa bihar, liburutegian
18:00etan emango diote hasiera saioari. Gehienez, 50 umerentzako lekua egongo da.
Bihar arratsaldean herriko txikienek Sorgina txirulina ipuin kontaketa saioaz gozatzeko aukera edukiko dute Bermeoko udal liburutegian.
4 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa da, eta azaldu dutenez, gehienez, 50 umerentzako lekua egongo da.
Interesa daukatenek 18:00etan egon beharko dute liburutegian, eta ez da aldez aurretik izena eman behar.