Gernika ATko bi taldek Espainiako Kros Txapelketa lehiatuko dute
16 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen mutilen taldeak egongo dira Sorian. Domeka goizean lehiatuko dira.
Euskadiko Kros Txapelketan Espainiako Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuten Gernika ATko bi taldek eta domeka goizean lehiatuko dira, Sorian.
Mutilen 16 urtez azpikoen taldea honakoek osatzen dute: Jon Zugazaga, Aimar Zugazaga, Ibai Perez, Unax Vazquez, Igor Atxalandabaso eta Paul Auzokoa. 20 urtez azpikoetan, berriz, hauek dira sei atletak: Unai Lobato, Ibai Musatadi, Ibon Malaxetxebarria, Mikel Fernandez, Ander Garitaonaindia eta Aitor Asturias.
Gernika ATko arduradunek esan dutenez, lehen postuetan sailkatzeko aukera gutxi dituzte, eta txapelketan gozatzea eta ikastea da bertoko atleten helburua.
Atletak, teknikoak eta senideak bihar abiatuko dira bertara: “40 bat laguneko taldea joango dira”.
Iaz, Jaenen. 2019ko Espainiako taldekako txapelketa Jaenen lehiatu zuten iaz, eta klub gernikarretik bi talde aritu ziren bertan: juniorren (20 urtez azpikoak) mutilen taldea eta gazteen (18 urtez azpikoak) nesken taldea.