Bermeoko EH Bilduk herri batzarra egingo du eguenean
Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan jarri dute ordua, 19:00etan.
Egungo egoera politikoa eta estatus politikoa izango dituzte hizpide eguenean Bermeoko EH Bilduk antolatu duen herri batzarrean.
Jakinarazi dutenez, Jasone Agirre legebiltzarkideak emango ditu azalpenak.
Herri batzarrean parte hartu gura dutenek 19:00etan egon beharko dute Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan.