250 bat mendigoizale batu dira XIII. Demikuko Mendi Martxan
Martxa egiteko eguraldi aproposa eduki dutela eta parte hartzaileak oso gustura ibili direla nabarmendu dute antolatzaileek.
Demikuko XIII. mendi martxa egin zuten atzo. Beste urte batez bermeotarrek ez zuten hutsik egin gura izan. Hain zuzen ere, 250 bat parte hartzaile batu ziren. 08:30ean irtenda, 150 pertsona inguruk egin zuten 25 km-ko ibilbidea, eta 12 km-koa, berriz, 100 bat pertsonak. Horiek 10:00etan hasi zuten ibilaldia.
Eguraldia lagun, sortutako giroagaz pozik daude antolatzaileak eta balorazio positiboa egin dute. “Eguraldi oso ona izan genuen mendi martxa egiteko eta parte hartzaileak oso gustura ibili ziren. Kirola egiteaz gain, paisaiaz ere disfrutatu zuten, gure inguruko mendi, zelai eta itsaso ederra behatuz”, adierazi dute Demikuko Jai Batzordearen kideek.