Jokin Lapaza izango da EH Bilduren zinegotzi berria
Josu Unanuek utzitako lekua beteko du Lapazak Bermeoko Udalean.
Zinegotzi izateko akta sinatu zuen joan den barikuko osoko bilkuran Jokin Lapazak; berak beteko du Josu Unanuek EH Bildun utzitako lekua. Azaroan esan zuen Unanuek zinegotzi kargua uzten zuela.
Zinegotzi karguaren betebeharrak “zintzo, leialtasunez eta konstituzioa eta Euskal Autonomia Estatutua funtsezko arautzat hartuta beteko eta betearazteko” konpromisoa hartu zuen Lapazak zinegotzi akta sinatu orduko.