[ARGAZKI GALERIAGAZ] 50 ume inguruk jai giroan egin dute San Polikarpoko herri krosa
Ume zein nagusiek lagunartean parte hartu dute lasterketan
0 urtetik gorako hainbat pertsonak bat egin dute gaur goizean Gautegiz Arteagan, San Polikarpo jaien baitan, antolatu dute herri krosean. 50 ume inguruk eta haien gurasoek prestatutako ibilbidea egin dute, lagunartean.
Montorre eskolako Guraso Elkarteak antolatu du proba, eta garrantzitsuena parte hartzea eta lagunartean ondo pasatzea izan dela azpimarratu dute. Horregatik, lehiakortasuna albo batera utzita, parte hartzaile denek domina bana hartu dute probaren amaieran.
San Polikarpo jaiek jarraipena izango dute asteburuan, eta bihar ere dantza saioa eta umeentzako jarduerak izango dira.
Egitaraua
Domeka:
12:00. Meza Andra Mari parrokian.
Ondoren. Artie dantza taldearen ikuskizuna elizburu ondoan. Gero, hamaiketakoa elizpean, eta jarraian kalejira EinGo taldeagaz.
17:00. Kantu Kolore umeen ikuskizuna frontoian.
Gero. Erromeria Xaiborren eskutik.