Deklarazioa eman ostean, aske geratu da Oihana Garmendia
Antton Lopez Ruiz 'Kubati', Oihana San Vicente eta Haimar Altuna ere kalean dira jada.
Oihana Garmendia Bilboko kuarteletik atera den unea. Argazkia: Sortu twitter Guardia Zibilaren esku egon eta deklarazioa eman ostean, Bilboko kuarteletik atera da gaur goizean Gernika-Lumon atxilotu duten Oihana Garmendia.
Beragaz batera, Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana San Vicente eta Haimar Altuna ere atxilotu dituzte; denak kalean daude jada.
Barne Ministerioak goizeako oharrean iragarri bezala, atxilotuak aske geratu dira deklaratu ondoren.