Maiz denda eta Neskutz ileapaindegiaren Gabonetako erakusleihoak saritu dituzte
250 euroko sari bana jaso dute; Herriko 38 establezimenduk parte hartu.
Herriko erakusleihoen “apainketa bultzatzeko”, eta era berean, herriko “kontsumoa suspertzeko”, aurten bigarrenez Behargintzak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du. Aurtengo irabazleak Maiz denda eta Neskutz ileapaindegia izan dira.
Epaimahaiak izendatutako irabazlea izan da, hain zuzen, Maiz denda. Neskutz ileapaindegia, berriz, herritarren gustukoena izan da. Hala erabaki dute euren botoekin. 250 euroko sari bana jaso dute.
Herriko 38 establezimenduk parte hartu dute aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketan. Gabonez gain, itsasoagaz eta arrantzagaz lotutako erakusleihoak prestatu behar izan dituzte saltzaileek.