Herritar talde batek Barnak itsasora egiten dituen isurketak salatu ditu
Inuzente Egunean batu ziren protesta egiteko, "inuzenteak ez direlako". Lamiaranpuntan egin zuten elkarretaratzea.
SOSxixili lemapean Mundakatik eta Bermeotik bi talde atera ziren abenduaren 28an, Barna lantegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko. Inuzente Eguna aukeratu zuten protesta egiteko, “inuzenteak ez direlako”.
Herritarrak kezkaturik daude, eta era berean “nazkatuta” Barna lantegiak itsasora egiten dituen “isurketa kutsakorrengatik, bai eta airera zabaltzen dituen kiratsa jasanezinengatik ere”. Protesta egiteko batutako herritarrek diote, “lantegiak ez dituela lizentziak betetzen eta horren aurrean, gainera, inork ez duela ezer egiten”.
Hala “nahikoa dela” esateko batu ziren abenduaren 28an Lamiaranpuntan, “euren kezka, nazka eta erantzunik gabeko galderak mundura zabaltzeko”.