Familian egiteko eskulan tailerra antolatu dute Foruan
Barikuan egingo dute tailerra, 17:00etan.
Foruko J.M. Torrealdai Kultur Etxeak umeak eta gurasoak batu gura ditu barikuan, horretarako familian egiteko eskulan tailerra antolatu du.
Hiru eta zazpi urte bitarteko umeek guraso batekin parte hartu ahalko dute tailerrean. Adin horretatik gorakoek, berriz, bakarrik ere parte hartzeko aukera dute.
Eskulanak egiteko tailerra 17:00etan hasiko da kultur etxean bertan, eta 18:30ak bitartean lanean egongo dira.