Gabonetako apaingarriak egiteko batu dira berbalagunak
Panpinak eta kanpaiak egin dituzte Montse Alonsoren laguntzagaz.
Zortzi lagun ibili ziren joan den barikuan Berbalagun egitasmoak antolatutako gabonetako apaingarriak egiten.
Parte hartzaileek bi motatako eskulanak egin zituzten. Horietako lauk panpin bat egin zuten, beste laurak, berriz, kanpai bat egin zuten.
Euskal Gunean batu ziren gabonetako apaingarriak egiteko, eta Montse Alonsoren laguntza izan zuten horretarako.