Elisabeth M. Txertudik irabazi du azaroko Ezezt Jakin
Abenduko lehiaketa martxan dela jakinarazi du Berbalagunek
Azaroko Ezetz Jakin lehiaketak badu irabazlea: Elisabeth M. Txertudi Sliman kortezubitarra. Gaur goizean hartu du saria. Gernika-Lumoko Hiru Saku tabernaren esktuik, afaria edo bazaria irabazi du Txertudik.
Berbalaguneko Pili Ibarrak esan duenez, azaroko lehaiaketan 81 pertsonak parte hartu dute. Horietatik 69k erantzun dute ondo, eta 12k txarto.
Abenduko lehiaketa martxan da. 22 galdera biltzen ditu, danetarikoak: Durangoko azokarekin lotutakoak batzuk, Euskaraldiari buruzkoak beste batzuk, esaera zaharrak… Auzune jatetxeak emango du abenduko saria.