Jendetza batu da Muruetako plazan, Euskal Jaia ospatzeko
17. Txerriki Eguna ere ospatu dute gaur, eta dantzari zein kantariek girotu dute eguerdia
Euskal Jaia giro ederrean ospatu dute Muruetan. Jende asko batu da herriko plazan, eta Foruko Urdaibai dantza taldearen saioarekin ez ezik, Bermeoko Kankinkabara txistu taldearen, eta Zornotzako Otxotea eta Gernikako Gure arbola zaharra abesbatzen doinuekin eta Ein Go dantza taldearen animazioarekin gozatzeko aukera izan dute heritarrek zein Muruetara hurbildu direnek.
11.45ean bota dute txupina, eta horrekin batera zabaldu dute azoka. Euskal produktuak izan dira salgai erakusmahaietan: barazkiak, gozoak, likoreak, kontserbak, eztia eta beste hainbat izan dituzte herritarrek aukeran. Horrez gain, euskal oiloe erakusketa ere ipini dute, azokaren baitan.
Txupinaren ostean, Urdaibaiko dantzarien saioa izan da, plazan, eta herrian bildutako abesbatzek eman diote doinuaĀ Euskal Jaiari.
XVII. Txerriki Eguna ere izan da gaurkoan, eta karpa azpian txerri okela dastatzeko bildu da jendea. Gainera, errifak saldu eta txerriaren zozketa egin dute. Bazkaria KamiƱoko jatetxean egin dute.