[BIDEOA] 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren ekitaldien barruan, bertso saio musikatua eskaini dute, Ibarrurin. Bihar, berriz, enkartelada egingo dute Kurtzeron, 20:00etatik aurrera.
Ez da kasualitatea bertso saio musikatua egin zuten atzo iluntzean, Ibarrurin. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran bertsolariek eta Gari Otamendi eta Antton Aranburu musikariek eskaini zuten emanaldia.
Muxikako Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira antolatutako ekitaldia izan zen atzokoa, eta bihar, berriz, enkartelada egingo dute Kurtzeron, 20:00etatik aurrera. Udalak bertaratzeko deia zabaldu die herritarrei.