Euskaraldiak udalerrian utzitako emaitzak aurkeztuko dituzte, bihar
Aurkezpena 19:00etan izango da, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan.
Euskaraldiaren lehen ekitaldiak Bermeon utzitako emaitzak aurkezteko hitzaldia antolatu dute biharko; 19:00etan izango da, Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan.
2.600 bermeotar baino gehiagok eroan zuen 2018ko Euskaraldiaren egunetan Ahobizi edo Belarriprest txapa paparrean. Ondoren, zer nolako eragina izan duen neurtzeko ikerketa egin da; hain zuzen, parte hartzaileek betetako galdetegietan esandakoa aztertu dute.
Soziolinguistika Klusterreko teknikariak egongo dira bihar Bermeon, emaitzen berri ematen. Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.