300 dantzari batuko dira zapatuan Muruetan
Busturialdeko 33. Dantzari Eguna ospatuko dute eskualdeko dantza taldeek
Busturialdeko 33. Dantzari Eguna, eta Foruko Urdaibai Dantza Taldearen 50. urteurrena. Muruetan 300 dantzari inguru bilduko ditu zapatuan, Busturialdeko dantzari egunean. Zortzi dantza talde eta euskal dantzen erakustaldi ederra ikusteko aukera izango da, 19:00etan hasita.
Foruko Urdaibai Dantza Taldeak antolatzen du ekitaldia, Muruetako Udalaren laguntzarekin. 1987. urtean egin zuten lehenengoz Busturialdeko Dantzarien Lehenengo Jaia, Busturiko Altamira auzoan, eta garai hartan asmoa zena egi bihurtu da, urtero antolatzen duten Busturialdeko Dantzari Egunarekin. Urdaibai dantza taldeak esan duenez, “beldur gabe esan dezakegu Busturialdeko dantzarien jaia dela eskualdeko dantza zaletasunaren adierazgarririk bikainena”.
PARTE HARTUKO DUTEN DANTZA TALDEAK:
- Bermeoko Alkartasuna
- Gautegiz Arteagako Artie
- Gernika-Lumoko Elai-Alai
- Mundakako Egunsenti
- Busturiko Irrintzi Alai
- Bakioko Itxas-alde
- Ajangizko Artxube
- Foruko Urdaibai