Busturiarren abilezia ikus daiteke kultur etxeko erakusketan
Azaroaren 18ra arte bisita daiteke erakusketa; mota ezberdinetako lanak jarri dituzte ikusgai
Aurten beranduago badator ere, urtero legez, eskulanen ikastaroan parte hartzen duten busturiarrek artea egiteko daukaten gaitasuna erakutsi gura izan dute, eta erakusketa jarri dute Altamirako kultur etxean.
Margot Fernandezen laguntzagaz egiten dituzte lanok, eta hamar lagun inguruko hiru taldek parte hartzen dute ikastaroan.
Material ezberdinekin egindako hautsontziak, kutxak, margolanak, aulkiak, mahaiak…ikus daitezke erakusketan. Mahaietako batean, bestalde, Arrotegi zaharren egoitzako egoiliarrek egindako lanak ere jarri dituzte ikusgai.
Erakusketa azaroaren 18ra arte bisitatu ahalko da, 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:30era