Erdi Aroan murgiltzeko asteburua, Gernika-Lumon
Hitzaldiak, esgrima eta arku tiraketa erakustaldiak, txotxongiloak eta bestelako hainbat ekintza egingo dituzte Euskal Herria Museoan eta lorategian.
Beste urte batez, Euskal Herria Museoak Erdi Aroko Jardunaldiak hartuko ditu. Museoan eta atzealdeko lorategian hainbat ekintza egingo dituzte bihar eta etzi (irailak 7 eta 8).
2019ko berrikuntzen artean, zapatu goizean Museo barruan emango diren hitzaldiak daude; Erdi Aroko historian interesa daukan publiko helduari zuzendutako direla zehaztu dute antolatzaileek. Arratsaldean eta igande goizean berriz, ekintzak museo barruan zein atzeko lorategian egingo dituzte, familiei eta orokorrean adin guztietako herritarrei zuzenduak.
Otsolur irabazi asmorik gabeko kultur elkarteko kideen eskutik egingo dituzte jardunaldiak. Erdi Aroko eguneroko bizitza zein aspektu materialak birsortzen egiten dute lan; beti ere informazio iturri arkeologiko, idatzi zein artistikoen interpretazio zehatza oinarritzat hartuz.
Egitaraua:
BIHAR
- 11:00. Armamentuaren garapena Erdi Aroan zehar hitzaldia, museoan.
- 12:00. Kirurgia Erdi Aroko eskuidatzizkoetan hitzaldia, museoan.
- 13:00. Balezta vs. Arkua XII-XIV. mendeetan zehar hitzaldia, museoan..
- 16:00. Zer da Birsortze Historikoa? hitzaldia, museoan.
- 16:00etatik aurrera. Txotxongiloak, XIII. mendeko zaldunen arteko duelua, XIV. mendeko esgrima historikoa eta arku-tiroketa erakustaldia, lorategian.
- 20:00. Amaiera.
ETZI
- 11:00etatik aurrera. Poesia mozarabea, zalduna janzten, txotxongiloak eta ipuin kontalaria (museoan eta lorategian).
- 14:00. Amaiera.