Bermeoko Eleizalde ikastola omendu dute
Bost hamarkada betetzen dituen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lehenengo Ikastola kooperatiba da Bermeokoa.
Bost hamarkada betetzen dituen Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lehenengo Ikastola kooperatiba da Bermeoko Eleizalde ikastola. Arrazoi hori dela eta, Bilboko Euskalduna Jauregian omenaldia egin diote gaur goizean. Kooperatiben Nazioarteko Egunaren harira egin du ekitaldia Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluak. Ikastolak “harrotasunez eta esker onez” jaso du omenaldia.
Unai Urrutia Kortazar ikastolako presidentearen berbetan, “Eleizalde Ikastolan egunero egiten dugu behar prestakuntza akademikoa eta balioak gertuko ingurunean uztartzeko, bertan egoteak ematen duen konfiantzarekin. Ikastola eraldatzailea, inklusiboa, eta herrikoa gara. Erabilgarritasun publikokoa izendatutako irakaskuntzako elkarte kooperatibo integrala gara, eta geure hezkuntza egitasmoa daukagu. Egitasmo horretan gurasoek eta langileek elkarrekin hartzen dute parte. Euskara eta euskal kultura defendatzen eta sustatzen ditugu”.