Udal Hauteskundeen balorazio batzarra egingo du Busturiko EH Bilduk
Bihar arratsaldean Aingerubide Kultur Etxean batuko dira herritarrekin bilera egiteko.
Herritarrekin udal hauteskundeetan lortutako emaitzen inguruan berba egin eta aldi berean zinegotzi berriak aurkeztera emateko herri batzarra egingo du Busturiko EH Bilduk. Hitzordua biharko jarri dute, 20:00etan, udalerriko Axpe auzoan dagoen Aingerubide Kultur Etxean.
Koaliziotik azaldu dutenez, “Udal hauteskundeak duela aste batzuk izan zirela orain unea da lortutako emaitzak eta egindako lana baloratzeko“. Horrez gain, etorkizunean nola jokatu behar duten eztabaidatzeko aprobetxatuko dute, ” udalaren eraketa egiten denean esaterako”.
Hurrengo urteetako “estrategia zehazten” hasiko direla ere adierazi dute. Horretarako, “oinarri sozialaren parte hartzea ezinbestekoa” deritzote, eta herritar guztiei hurreratzeko gonbita egin diete.