Florentino Larrinaga eta Juan Bautista Longa Kaleetako elkargunea itxita egongo da datozen egunetan
Florentino Larrinaga Kalean egiten ari diren oinezkoentzako lanengatik itxiko dute elkargunea.
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 3tik 5era bitartean Florentino Larrinaga eta Juan Bautista Longa Kaleak batzen dituen elkargunea ibilgailuentzat itxi egingo dute.
Gainera, aipatutako egunetan herritarrek Artzan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko dituztela adierazi du udalak, ez baita egongo horiek bertatik ateratzeko aukerarik.