Amnistia Eguna ospatzeko ekitaldiak prestatu dituzte Bermeon
Kabdixen batuko dira bihar, eta eguerdian emango diote hasiera egun osoan zehar luzatuko den egitarau zabalari.
Urtero legez, Busturialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak eta errepresioaren kontrako taldeak Amnistia Eguna ospatzeko ekimenak egingo ditu. Astean zehar ekitaldi desberdinak egin ostean, bihar emango diote bukaera egitarauari, egun handia ospatuz.
Antolatzaileek zehaztu dutenez ume, gazte zein nagusientzako egitarau zabala prestatu dute Amnistia Egunerako. Eguerdian Kabidxen batuko dira koadrilen arteko herri kirolekin eta umeentzako jolasekin gogotsu hasteko, eta iluntzera arte etenik egin gabe ariko dira.
Arratsaldean herri bazkaria egingo dute. Apuntatu nahi duenak 657 77 49 23 telefono zenbakira deitu beharko du aldez aurretik izena emateko.
“Ezinbestekoa da errepresaliatuen egoera zein den jakitea eta elkartasuna adieraztea euskal preso eta iheslariei”, azpimarratu dute antolatzaileek. “Borrokak ez du etenik, dena eman dutenen oroimenean aurrera egingo dugu errepresaliatu denen amnistia eta Euskal Herriaren askatasuna lortu arte. Kantak esaten duen moduan… ez dugu aske izaterik haiek gabe”.
Egitaraua:
- 12:00. Koadrilen arteko herri kirolak eta umeentzako jolasak.
- 13:30. Bertso kalejira.
- 15:00. Herri bazkaria.
- 17:00. Konorte eta Puto Oir Madarikatua taldeen kontzertuak. Ostean, Fitoslav DJaren ikuskizuna.