Bihar hasiko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketa
Guztira aurtengo lehiaketan 48 bertsolari gaztek parte hartuko dute, eta lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dituzte. Finala apirilaren 3an izango da.
Busturialdea eta Uribe Butroeren aurkako kanporaketagaz hasiko da bihar 27. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa; Mungiako Torrebillelan jokatuko dute kanporaketa.
Aurtengo lehiaketan 48 bertsolari gaztek parte hartuko dute, eta lau kanporaketa saio eta bi finalaurreko jokatuko dituzte. Finala apirilaren 3an izango da, Bilboko BBK Aretoan. Txapelketaren helburua bertsolari gazteei aukera bat ematea da: “Euren burua proban jartzeko ekimena da”.
Aurreko urteetan egin legez, aurten ere taldekako formatuan burutuko dute txapelketa; zortzi taldek parte hartuko dute, eta talde bakoitza sei bertsolarigaz osatuta egongo da.
Hurrengo zortzi eskualdeak egongo dira: Lea-Artibaik, Arratiak, Busturialdeak, Durangaldeak, Enkarterri-Ezkerraldeak eta Hego Uribek.
Egutegia:
Bihar, Mungia
11:00. Busturialdea eta Uribe Butroe Mungiako Torrebillelan.
Etzi, Igorre
11:30. Hego Uribe eta Arratia Igorreko Institutuan.
Martxoak 20, Zalla
10:00. Enkarterri-Ezkerraldea eta Uribe Kosta Zine Antzokian.
Martxoak 21, Markina-Xemein
10:30. Lea-Artibai eta Durangaldea Kultur Aretoan.
Martxoak 27, Deusto
10:45. Finalaurrekoak Bidarte Kulturgunean.
Martxoak 28, Sopela
9:00. Finalaurrekoak Ander Deuna Ikastolan.