Victor Etxeberria nagusi, VII. Ereñoko Masterrean
Javier Montilla eta Carlos Palacios sartu dira bigarren eta hirugarren helmugan. Mendiko sailkapenean, berriz, Palacios izan da onena.
VII. Ereñoko Udala Master Sari Nagusia lehiatu zuten zapatuan. Master 30, 40, 50 eta 60 eta elite mailako txirrindulariek lehiatu zuten, eta 86 txirrindularik burutu zuten 86,5 kilometroko ibilbidea.
Denetan azkarrena izan zen Azkarrak Club Ciclista taldeko Victor Etxeberria. Elite kategoriako txirrindulariak bi ordu, hamazortzi minutu eta zortzi segundotan amaitu zuen lasterketa. Master 30 kategoriako Javier Montilla sartu zen bigarren helmugan, irabazlearengandik 50 segundora. Carlos Palacios (Bobruc Oil) Master 40ko txirrindularia izan zen hirugarrena; Etxeberriarengandik 53 segundora amaitu zuen.
Mendiko sailkapenari dagokionez, Palaciosek bildu zituen puntu gehien (9 puntu). Montilla bigarren sailkatu zen, 6 puntugaz, eta Raul Portillo hirugarren, 2 puntugaz.
Taldekako sailkapenean, Zamakoa Eraikuntzak nagusitu zen. Scbikers Club Ciclista geratu zen bigarren eta Gobike hirugarren.