Markaidak eta Palanquesek eraman dituzte Erroxapeko lehen sariak
Erroxapeko abesbatzak ikuskizuna eskaini zuen sari banaketagaz batera.
Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak, martxoaren 8rako prestatutako egitarau zabalaren barruan, kontakizun laburren lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen eguen iluntzean.
Lehiaketaren 23. edizioa izan da aurtengoa, eta euskarazko zein gaztelerazko lanik onenak saritu dituzte. 2017an egin zuten azken lehiaketa, elkarteak bi urterik behin egitea erabaki zuen-eta, partaideei kalitate hobeagoko lanak prestatzeko aukera emateko.
Euskarazko lanen artean, Imanol Markaidaren Bizitzaren bidegurutzeak lanak eraman zuen sari nagusia. Bigarren postuan, Haizea Caminosek idatzitako Nire ahotsa geratu da, eta accesita Nekane Arrietaren Gozatzeko erabakia kontakizunak eraman zuen.
Gaztelerazkoen artean, bestetik, Sargar Palanquesek idatzitako Tres mujeres, tres kilómetros y la pila de Volta lanari eman zion lehen saria epaimahaiak. Nerea Echevesteren Nuevas Vidas-ek eraman zuen bigarrena, eta accesita Juan L. Rinconen Secretos y socorros kontakizunak eraman zuen.
Sari banakegatagaz batera, Erroxapeko abesbatzaren ikuskizunagaz gozatu zuten bertaratutakoek. Gainera, Olaia Zabalondo kazetariak Emakumea eta komunikabideak hitzaldia eskaini zuen.