Kontzertu ekonomikoari buruzko mahai ingurua egingo dute Bermeon
Nestor Basterretxean egingo dute ekimena, bihar iluntzean.
Aprendiendo de nuestro Concierto Economico izenpean, kontzertu ekonomikoaren inguruko mahai ingurua prestatu dute Bermeon.
Bertan, Mikel Erkoreka EHUko Itun Ekonomikoaren Foru Ogasunaren Ikerketako Agiritegiko kidea, Javier Muguruza Kontzertu Ekonomikoko juntaren bozeramailea eta Iñaki Alonso Bizkaiko Foru Aldundiko Koordinazio eta Laguntza Teknikoko zuzendariordea izango dira.
Biharko jarri dute hitzordua, Nestor Basterretxea aretoan. 19:00etan hasiera emango diote ekimenari.