1976ko martxoaren 3a gogoan izateko elkarretaratzea
Askatasun Haizea herri ekimenak deituta, dozenaka lagun batu ziren zapatuan Gernika-Lumoko erkurio iturrian dueka 43 urte Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu zena salatu eta gogoan izateko. Langileen kontrako eraso hura gogoan izan behar dela uste du herri ekimenak, “eta dagokion justizia eta duintasunarekin oroitu dugu”. Ordu erdiko elkarteratzea egin zuten zapatuan, eta bertso batekin eta Eusko gudariak eta Internazionalaren abestiekin amaitu zuten ekitaldia.