Mozorro festa hastear da
Ostegun gizenean Eguen zuri edo Sasikoipetsu ospatu, eta datozen egunotan mozorroz eta kolore biziz jantziko dira herrietako kaleak. Askotariko ekintzez beteta dator asteburua, eta martitzena bitarteran mozorroak kendu barik ariko dira herritarrak han eta hemen.
Aratusteak, karnabalak edo inauteriak. Mozorrotzeko hitzordurako prestatuta eta gogotsu daude eskualdeko bizilagunak.
Ume-umetatik modu berezian bizi den jaia da, eta tradizioari eutsiz ateratzen dira kalera han eta hemen. Beste urte batez, ekintzaz beterik datoz asteburua zein astelehena eta martitzena.
Han eta hemen mozorro lehiaketak nagusituko badira ere, sasoi honetako gozokiak ere izango dira protagonista. Bermeotarrek tostada txapelketak lehiatuko dituzte domekan eta astelehenean, eta foruarrek, ostera, martitzenean. Bermeotarrentzat martitzena da aratusteetako egun handia, baina, asteburu honetan eta hurrengoan ere izango dute mozorroak janzteko aitzakia.
Zapatuan, Lantzeko inauterietara hurbilduko dira Foruan eta Bermeon ere. Ajangizen, ostera, Altsasuko inauteriak ospatuko dituzte bihar.
Busturialdean, Mundakako atorrak dira famatuak. Urtero-urtero, aratuste domekaz, eskualdeko zein inguruko bizilagun asko eta asko hurreratzen dira egun pasa egitera. Mundakako Laminek jakitera eman dutenez, obrak direla eta aldaketa bat egin behar izan dute euren ibilbidean; Florentino Larrinaga kaletik joan beharrean, Itxaropena kaletik joango dira. Gainera, beste urteetan modura, 12:00etatik 20:00etara Goiko Kalea itxita egongo da ibilgailuentzat (medikuaren kontsultategitik Intxaurrondo plazaraino). Ondorioz, egun osoan, saihesbidetik pasatuko dira Bizkaibusak, eta beraz, hango geralekuetara hurbilduko beharko dira garraio zerbitzu horren erabiltzaileak.
Gernika-Lumon komikien gaia aukeratu dute karnabal barikurako, eta Ean, zirkuko pertsonaiez beteko dute herria, zapatuan.
Bestalde, herri askotan umeen jolasak zein jolas parkeak antolatu dituzte. Muxikako Kurtzeroko frontoian, adibidez, domeka arratsalde pasa egiteko aitzakia izango dute Harri Bitxiak elkartekoen animazio jolas eta tailerrekin.
Ibarrangelun hurrengo asteburuan edukitzen dute hitzordua. Eguerditik eguna ilundu arte jai giro ederra izateko egitaraua prestatu dute. Eta Bermeon, txos!nak eta alabatxinak Siglutako ezkontzie antolatu dute marxoaren 9rako.
- Egitarauak, herriz herri:
AJANGIZ
- Bihar:
-19:00. Herritarren eskutik Altsasuko inauteriak, Ajangizko plazan. - Etzi:
-17:30. Umeen jolasak Kanpantxuko plazan.
-18:00. Briska Txapelketa Kanpantxuko plazan. Ostean, txokolate jana.
ARRATZU
- Martxoak 4, astelehena:
-18:30. Xaibor disko festa. Ostean, txokolate jana egongo da.
BERMEO
- Bihar:
-18:30. Umeentzako erromeria, Kafe Antzokian. - Etzi:
-12:30. Lantzeko inauteriak, Alkartasuna taldearen eta Bermeotarra fanfarrearen eskutik. - Domeka:
-12:00-12:30. Tostaden aurkezpena. Herriko sukaldariek prestatuko dituzte zuzenean.
-13:30. Tostada txapelketaren sari banaketa. - Martxoak 4, astelehena:
-18:00. Mozorro eta tpstada txapelketa Demiku Jubilatuen Alkartearen lokalean. - Martxoak 5, martitzena:
-Goizean. Tabernen XVIII. Mozorro Txapelketa.
-11:00. Erroxapeko martxa, azokatik hasita.
-11:00. Herriko hiru ikastetxeetako umeen mozorro kalejirak fanfarreagaz.
-13:00. Batukada brincadeira.
-16:30-20:30. FM dantzaldia, Lameran. - Martxoak 9, zapatua:
-11:00. Aldiana eta aldianuen kalejira. Aldianak Hiltegi zaharretik aterako dira, eta Olatuek ekarrikuek Portuzarretik.
-13:30. Bi taldeak Kabidxen batuko dira jokoak egiteko.
-14:00. Siglutako ezkontza Goiko plazan.
-15:30. Herri bazkaria Artza frontoian.
-17:00. Bertso saioa, Artza frontoian, Jone Uria eta Ander Elortegi bertsolariekin.
-19:00. Rap Jam mikro irekia Artza frontoian.
-20:00-22:00. Aratuste 80 Portuko Jaia portuzarrean. Portuko Sorgine Kultur Elkartearen eskutik elektrotxaranga eta zozketa.
-21:00. Erromeria Artza frontoian.
-21:30etik aurrera. 80´s Party 2019. Unholy Covers & Friends eta DC Data Bermeoko Kafe Antzokian. - Martxoak 10, domeka:
-18:00-22:00. Aratuste Salsa Jaia batzokian.
BUSTURIA
- Bihar:
-15:00. Inauteriak eskolan. Mozorroen jaia eta tailerrak. Ondoren, txokolate jana. - Etzi:
-19:00. Atxurkulu elkartearen eta herriaren antzezpena Altamirako Kultur Etxean. - Domeka:
-12:00. Inauteri dantzak, Altamirako plazatik hasita Irrintzi Alai taldeagaz.
EA
- Zapatua:
-17:00. Pauso Txikiak taldeak zirkoa gaia aukeratu du, eta Eskolondotik desfilea egingo dute.
-18:00. Musika eta antzerkia, Ahaztuen Distira taldearen eskutik.
-Ostean. Txokolatea.
EREÑO
- Zapatua:
-18:30. Txitxiburduntzia eta umeentzak mozorro festa, plazan (euria eginez gero, frontoian).
ERRIGOITI
- Zapatua:
-12:00. Umeentzako tailerrak Uria tabernan, egun osoan zehar.
– 12:30. Marrazki lehiaketa Elizalde tabernan.
– 12:30/14:30. Pintxopotea Eleizalde tabernetan.
– 18:00/20:00. Pintxopotea Uriako tabernetan.
– 19:00. Txokolate beroa Uria tabernan.
FORUA
- Etzi:
– Goizean. Inauterietako dantzak Urdaibai dantza taldearen eskutik.
– Arratsaldean. Lantzeko inauteriak herriko kaleetan zehar. - Martxoak 5, martitzena:
– 17:00. Puzgarriak, musika, jolasak eta txokolate jana aretoan.
– 18:00. XV. Tostada Txapelketa.
GAUTEGIZ ARTEAGA
- Etzi:
-18:00. Disko festa herriko frontoian.
GERNIKA-LUMO
- Gaur, Eguen zuri:
-16:45. Gozoki bidea, Pasealekuan hasita Segundo Olaeta Musika Eskolaren eskutik.
-19:00. Erraiak dokumentalaren emanaldia eta irrintzi ikastaro arina Kultur Etxean. - Bihar, Ostiral mehe:
Mozorro gaia: Komikiak. Sariak ere banatuko dituzte: hoberen mozorrotzen diren tabernek jasoko dituzte sariak.
-20:00. Adin guztientzako Inauterietako kalejira. Foru plazan hasi eta Juan Calzadatik zehar joango da Agarre auzoraino.
-21:30-01:30. Inauterietako jaia, Astran.
-23:00-00:00. Juan Calzada eta Industria kaleetako tabernetan Happy hour mozorrotuta doazenentzat. - Etzi:
-12:00-15:00. Urdaibai Kantagunea, kalez kale. Industria kalean hasi eta Merkatu plazara joango dira. Barrenkale kaletik ibiliko dira San Juan Ibarraraino.
-17:30-21:30. Ume eta gazteentzako mozorro jaialdia, merkatu plazan.
-19:00. Marroen inauteriak, Pasealekutik hasita.
-20:00. Txokolate jana eta tostada banaketa, merkatu plazan. - Domeka:
-11:00. Diana Busturialdeko Gaiteroekin.
-12:30. Irrintzi erakustaldia, Foru plazan.
-12:45. Marroen aurreskua, Marroen inauterien erakustaldia eta oilar jokoaren antzezpena, Foru plazan. Ostean, tostada banaketa eta Elai Alai dantza taldekoen kalejira. - Martxoak 4, astelehena:
-17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, merkatu plazan. - Martxoak 5, martitzena:
-17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, merkatu plazan.
IBARRANGELU
- Martxoak 9, zapatua:
-12:30. Kalejira, herriko trikitilariekin (gaia: Ameriketako mendebaldea).
-14:00. Umeen bazkaria, Itxas Ametsan eta Batzokian (10 euro. izena eman tabernetan; martxoaren 3a da azken eguna).
-15:00. Kultur Etxean umeen zaintza.
-15:30. Nagusien bazkaria,Itxas Ametsan eta Batzokian (20 euro. izena eman tabernetan; martxoaren 3a da azken eguna).
-18:30. Mozorro lehiaketa, Dantzatzeko prest disko festa eta txokolatea, Elexalden (martxoak 8 baino lehen Kultur Etxean taldearen izena eman eta erabiliko duen abestia esan).
MUNDAKA
- Domeka:
-10:00. Mundakako txistulari marrauen kalejira, atorra jantzita eta aurpegia estalita.
-12:30. Mundakako Atorren estudiantina. Atorra jantzita, buruan almoadazala eta koloredun zapiekin. Herriko plazatik irtenda hasiko dute kalejira.
-14:15. Marrauen bazkal aurreko kantuak, portuan.
-18:00. Herriko plazan, Lamien agerraldia, dantza eta kantuekin kalejira. - Martxoak 4, astelehena:
-Egun osoan. Mundakako txiki eta nagusien mozorro librea. - Martxoak 5, martitzena:
-Goizean. Eskolako Inauteria.
-Iluntzean. Sardinaren erretea, plazatik Talaraino kalejiran.
MUXIKA
- Domeka:
-17:00. Kurtzeroko frontoian, animazio jolasak eta tailerrak Harri Bitxiak Elkartearen eskutik. Mozorro originalentzat sariak (umeak eta nagusiak). Txokolate jana.