Arrolako Oppidumaren historia ikasgeletara eraman nahi dute
Hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako hitzaldia emango du bihar Juan Jose Cepeda historialariak
Arrolagunek hezkuntza arloko profesionalentzako hitzaldia antolatu du biharko. Arratzuko Kultur Etxean izango da, 19:00etan.
Arrolako Oppidumaren historia ikasgeletara eraman asmoz, zuzendari, irakasle, begirale zein gurasoei zuzendutako berbaldia emango du Kantabriako Unibertsitateko irakaslea eta Arrolako Oppidumaren indusketa lanen zuzendaria izan den Juan Jose Cepedak.
Aztertu gabeko ikasgaia da Arrolako Oppiduma, eta Bizkaiko historian atal garrantzitsua den heinean, berau irakaslegoari ezagutzera ematea da asmoa, historiaren atal hori ikasgeletara eramateko jarraibideak, estrategiak eta tresnak eskainiz.
Historia liburuetatik aldentzeko eta bertoko historia, hurbiltasunez, bertoko ikasleei helarazteko modua izan daiteke Arratzuko Arrolako Oppiduma ezaguztzera ematea. Horrela, izen bereko mendi tontorrean dagoen aztarnategia eta bere interpretazio zentrora egiten diren bisita gidatuaen kanpaina emango diete ezagutzera biharko hitzaldian.
Arratzuko alkate Josu Sabin Olanok esan duenez, “Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Sailak 2000. urtetik Arrolako Oppidueam egindako indusketak, ikerketak eta berreskurapen lanen ostean lortutako ezagupenak herritarrekin partekatu nahi ditugu, bereziki etorkizuneko belaunaldiekin. Arratzun oso harro gaude historiaren atal honen altxor paregabea herrian gordetzen dugulako”.
Hitzaldiaeren ostean, luntxa emango dute. Hain zuzen, Burdin Aroan Arrolan jaten ziren elikagaiekin egindako jakiak dastatzeko aukera izango dute.