Auzipetu katalanei babesa adierazteko dei egin du Gure Esku Dagok
Domekako Donostiako manifestaziora joateko autobusak daude eta aldez aurretik izena eman behar da.
Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako epaiketa gaur hasi da Madrilen, eta auzipetuei elkartasuna adierazteko ekintzez bete dira gaur ezin egunoetan Euskal Herriko hainbat herri.
Bermeo, esaterako, Nestor Basterretxea aretoan Kataluniaren aurkako prozesuari buruzko berbaldia emango dute bihar, 19:00etan. Som-Hik eta Gure Esku Dago-k antolatutako hitzaldian Neus Benavent irakasle eta Feminista eta Abel Muniategi zuzenbidean aditua izango dira hizlariak.
Autobusak. Gure Esku Dagok, “erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa” gisa definitu, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak egin eta domeka eguerdiko Donostiako manifestazioara joateko deialdia zabaldu du. Horretarako, autobusak antolatu dituzte herriz herri.
Gernika-Lumon, Kultur Etxean edo Arranon izena eman daiteke, eta Bermeon Kultur Etxean edo liburutegian. Bermeotarrak 10:00etan abiatuko dira Erretenetik, eta Gernika-Lumoko geralekuan 10:15ean jarri dute ordua.