Mikel Iruskieta eta Marisa Uriarte bermeotarrek eta Nekane Akarregi ondarrutarrak irrintziagaz daukaten harremana azaldu dute 'Erraiak' produkzioan; esperientziak Euskal Herriko hainbat irrintzilarigaz kontaktuan jartzeko aukera eman die.
Ekain Martinez de Lizarduy antropologoak eta Arteman Komunikazioaren Artisauak taldeak lankidetzan egindako dokumentala da
Erraiak. Irrintziaren gaineko informazioa batzea falta zela ikusita jarri zen harremanetan han-hemenkako irrintzilariekin Martinez de Lizarduy; tartean,
Nekane Akarregiondarrutarragaz. “Gure amak beti botatzen zituen uxuak, kalean nahiz kalean. Nagusiagoak entzunda ikasi zuen. Simon Badiola ondarrutarra aipatzen zuen, esate baterako”, gogoratu du. Akarregi 15 urte bueltan zeuzkala hasi zen irrintzika, “olgetan eta ama imitatu nahian”, eta Artelan kultur elkartearen erraldoien barruan eta lagun artean ere botatzen zituen, baina urte batzuk pasatu behar izan ziren jendeaurrean irrintzika hasteko.
Lekeitioko sanantolinetako irrintzi lehiaketan irten zuen plazara, amagaz batera. “Ez nuen ama lotsatzerik nahi; ez nuen plazara atera nahi ondo botatzen jakin arte”, nabarmendu du.
Marisa Uriarte irrintzilari bermeotarra.
Marisa Uriartebermeotarrak, 71 urtegaz, zantzueedo irrintzia indartsu botatzen jarraitzen du. Ondo aspaldian geratu da 15 urte ingurugaz mendian lagun arteko giroak animatuta bota zuena. “Bermeon amaiera eleganteaeman nahi izaten diogu, eta aitak esanda jakin nuen arnasa azkenerako gorde behar dela, ondo amaitzeko”, azaldu du. Horren inguruan berba egin du Akarregik. “Dokumentalean ikusi dugu Euskal Herriko punta bateko edo bestekook, denok, daukagula oinarri bera:irrintziak arnas bakarra, luzera bat eduki behar du, eta ondo amaitu behar da. Arnasa gorde egin behar duzu amaierarako”.
Bermeoko Irrintzilari elkarteak «modu naturalean» bultzatu nahi izan du irrintzia
Bermeon, taldean ere bai. Bermeoko Irrintzilari elkarteko kide eta sortzailea da Mikel Iruskieta. Taldearen babesean baino ez da atera Iruskieta irrintzia botatzera. “Bermeoko Irrintzilari elkartearen helburua modu naturalean irrintzia sustatzeaizan da, ikastarorik gabe, hainbat belaunalditako jendea bildu, musika euskalduna entzun eta irrintziak elkarregaz egitea; batek bestearengandik ikasteko”.
Nekane Akarregi
Ikasi nahi horretan, eta aurrekoen testigantza jasota gera zedin, herriko alaba Regina Araluzeirrintzilari ezagunari elkarrizketa egin zioten, eta hil ondoren, omenaldia Lameran.
Euskal giroagaz eta kantuagaz lotutaulertu dute irrintzia Nekane Akarregiren etxean. “Giro aproposa egon behar da nik uxua botatzeko. Batzuei barruak husteko balio izaten die; ez da nire kasua. Niri barruak ez badit laguntzen, korapiloa egiten bazait, ezin izaten dut bota. Eta beste batzuek orduantxe botatzen dute indartsuena”, esan du. Marisa Uriartek egoera bietan ikusten du bere burua. “Niri neurijai giroan zein protesta giroanetortzen zait botatzeko gogoa. Haginak erakusten ditut irrintzia botata”, nabarmendu du Uriartek.
Marisa Uriartek lotsak baztertzea eskatzen du; irrintzi guztiak direla eder
Irrintzia “kutsakorra” da, bermeotarraren ustez. “Batak bota, eta hurrengoak bata bestearen atzetik datoz. Lehenengoa bota behar da, hala ere; eta horixe kostatzen da gehien. Niri neuri ez, egia esan. Lotsak albo batera utzi eta botatzea; horixe eskatzen diet belaunaldi berriei, geurea jagoteko; denak dira irrintzi ederrak”, esan du.
Irrintzia, osasuntsu.Irrintziak daukan osasunaz galdetuta, sasoiko ikusten du Akarregik Ondarroan, eta indartsu dago Bermeon ere Mikel Iruskietaren ustez. Bermeon irrintzia “hazi” egin daIruskietaren iritziz. “Natural bihurtu da; irrintzia bizia da, unibertsala eta laburra; barrutik sortzen dena. Dokumentala ikusita harrituta geratu naiz bakoitzak irrintzia botatzeko edukitzen dituen arrazoiekin”, gehitu du.
Nekane Akarregik dio irrintzia indibiduala modura dela kolektiboa
Eta zer da irrintzia irrintzilarientzat? “Gauza txiki bat, eta era berean, handia. Txikia, arnas bakarra delako, baina handia ere bai, ze norberetzat da emozioa, boterea, indarra,.,.. Eta entzuten duenarentzat da harrara, emozioa, oilo ipurdia, jaia, bizipoza eta dantzan ipintzen duen zerbait. Zer gehiago nahi duzu arnasa bakarragaz? “, esan du Akarregik. Horregatik, Akarregiren ustez, irrintzia indibiduala eta kolektiboa da; biak. “Denon artean sortzen dugun gauza da, altxorra, geurea, eta ezagutzera ematekoa. Gainera, euskal jendea batzen den edozelako ekimen ekitaldian dauka lekua irrintziak”, nabarmendu du.
Dokumentalaren balioaz.Akarregik, Iruskietak zein Uriartek beharrezkoaikusten zuten irrintziaren gaineko dokumentala egitea. “Garrantzitsua da herriari gure kulturaren balioa erakustea; horren falta egon da”, esan du Uriartek. Erraiakherrietan proiektatuta, mezu hori jaso ezeze, zabaldu ere egingo dela gogoratu dute.
Talde sentimenduaindartu zaie dokumentalean parte hartu dutenei. “Ikusi dut irrintzia maite duen lagun asko gaudela, eta nahikoa sakabantuta ibili garela orain arte”, esan du Iruzkietak. Uriartek dio beste gauza batez ere jabetu dela bera: irrintzilariek egiten dutenagatik daukaten poza eta harrotasuna.