Helduek memoria lantzeko tailerra hartuko dute Gautegiz Arteagan
Gautegiz Arteagako Udalak memoria lantzeko tailerra antolatu du helduentzako. Otsaileko barikuetan emango dute tailerra: otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an. 17:00etatik 19:00etara hartuko dute tailerra izena ematen duten arteagarrek, Aretxederreta Kultur Etxean.
Gaitasun eta trebetasun mentala hobetzeko laguntza ematea du helburu udalak antolatu duen tailerrak. Hala, memoria nola bizkortu landuko dute, eta adinaren ondoriozko narriadura kognitiboari aurre egiteko bitartekoak ezagutuko dituzte.
Plazak mugatuak dira, eta tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, kultur etxean edo 94 627 15 63 telefono zenbakira deituta.