Gernika Atletismo Taldea bigarren Bizkaiko Kros Txapelketan
Bakarka marka onak lortu dituzte Gernika-Lumoko atletek, baina taldeka lortu dituzte emaitzarik onenak
Berrizen jokatu zen atzo Bizkaiko Kros Txapelketa, eta bertan parte hartu zuten Gernika-Lumoko atletek ere. Emaitza onak lortu ditu taldeak. Bakarka marka onekin bueltatu ziren atzo atleta gernikarrak, baina taldeka lortu dute emaitzarik onena. Izan ere, Gernika Atletismo Taldeak bigarren postua lortu zuen atzo gizonezkoen absolutuen mailan.
Zazpi atletek parte hartu zuten azpitxapeldun titulua lortu zuen taldean, eta helmugaratu z¡ren taldeko lehenengo lauren postuen batuketari esker egin zuten podiuma, Durangoko taldearen atzetik.
Junior mailako mutilek ere lasterketa borobila egin zutela adierazi du Gernika Atletismo Taldeak (GAT), eta txapela jantzita bueltatu zirenGernika-Lumora. Maila horretan lehiatu zen boskotea izan zen Berrizen erregularrena. Jubenil mailako nesken taldea eta kadete mutilena ere bigarren sailkatu ziren atzoko txaopelketan, eta kadete mailako nesken taldeak laugarren postua eskuratu zuen.
Bakarkako emaitzei dagokienez, bestalde, aipatzekoa da promesen mailan Mikel Goitiak Bizkaiko txapela jantzi zuela atzoko proban.
Paralinpikoen mailan, Mustapha Herjjou muxikarrak bigarren postua lortu zuen.
Argazkiak ikusgai, hemen.