Paleolitikoko jantzigintzari buruzko tailerra emango dute Santimamiñen
Doako tailerra da, baina, aldez aurretik izena eman behar da.
2019ko lehen tailerra urtarrilaren 27an emango dute. Hain zuzen, Azken domeka programaren barruko ekintza izango da. 11:30ean hasi eta 13:00ak arte iraungo du.
Jantziak eta apaingarriak izenburupean jantzigintzak Paleolitoko klima hotzari aurre egiteko nolako garrantzia izan zuen azalduko dute, eta baita aintzinako gizakiek eskura zituzten baliabideak nola aprobetxatzen zituzten ere.
7-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago aipatu tailer didaktikoa eta doako tailerra bada ere, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako zein informazio gehiago eskuratzeko 94-465 16 57 telefono zenbakira deitu edo santimamine@bizkaia.eus posta elektromikora idatzi behar da.