Motrollo txapeldun, Nabarnizen
Atzo gauean lehiatu zuten 2018ko Kinttopeko Zaldi Proben Bizkaiko Txapelketa.
Nabarniz Jatetxea, Bermeoko Aurrekoetxea Anaiak eta Munitibarko Motrolloren arteko deman, 63 untza eta 1,70 metroko markagaz jantzi zuen txapela munitibartarrak. Txapelaz gain, manta, oroigarria eta 700 euro irabazi zituen txapeldunak.
Alde estuagaz, bermeotarrak geratu ziren txapeldunorde. 62 untza eta 6,10 m egin zituzten. Etxeko ordezkariak, berriz, 54 untza eta 2,75 m egin zituen. Horiek ere ez ziren esku utzik geratu; oroigarri bana eman zieten, eta Aurrekoetxea Anaiak 600 euro jaso zituen, eta Nabarniz Jatetxeak 550 euro.
20:00ak aldera abereak pisatu, eta 21:00etan hasi zuten txapelketa. Ohi legez, herriko harriagaz, ordu erdiko saio bana egin behar izan zuten, eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariek kontrolatu zituen saioak.