Keinu txikiak, asmo handiak
Keinu txiki bat gauza handia bilakatu daiteke. Laguntzarik txikienarekin ere gauza handiak lortu daitezke. Oraingoan, arnasaren bestekoa den beharrezko keinua hartu du Hitzak Gernika Rugby Taldearen eskutik. Eta keinu horri esker, Busturialdeko beste bi etxeetara helduko da egunkaria aurrerantzean.
Hitzaren sustapen kanpainarekin bat eginez, urte osorako bi harpidetza zozkatu ditu GRT-k bere bazkideen artean. Goio Jurado Quintana eta Igor Maiztegi izan dira zozketan onuradunak, eta biok egunkaria doan hartuko dute aurten, GRTren eskutik.
Gernika Rugby Taldeak egindako apustuari esker, Hitzakide berri bi izango ditu eskualdeko euskarazko komunikazio proiektuak. Keinu horri esker, euskararen normalizaziorako pausoak ematen jarraituko du Hitzak. Eta bide hori, irakurleekin batera egingo du, herritarrekin batera, alegia.
Herritik sortutako proiektua da euskarazko egunkaria, eta orain hamarkada luze bat hasitako bidean herria izan du bidelagun: herriak, elkarteak, kirol eta kultur taldeak, gizarte eragileak eta norbanakoak.
Irakurleak behar ditu Hitzak, elkarte, talde, eragile, udalek eta norbanakoek esateko eta zabaltzeko dutena irakurriko duten herritarrak. Horregatik dira hain handiak harpidetzak zozkatzearen bezalako keinu txikiak.
Leiho eta bozgorailu. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean, guztira, 354 dira proiektuarekin bat egin duten eragileak. Horiek guztiek egiten eta antolatzen dutenaren berri zabaltzen du Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak, eta egunerokotasunaren berri ematen dute, baita lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta busturialdea.hitza.eus atariek ere.
Eskualdeotan gertatzen denaren leiho izan nahi dute webguneek, eta eskualdeotan egiten denaren bozgorailu izan nahi du egunkariak. Hori guzti hori, baina, antzua litzateke irakurlerik gabe, euskarazko komunikabideek kontsumitzailerik gabe.
Eta, horregatik, bazkiden artean harpidetzak zozketatzea moduko keinuekin gauza handiak egin daitezke: hainbat urte bete dituen proiektuaren etorkizuna bermatu, herri eragileen ahotsa zabaldu, euskararen normalizazioan lagundu edota alkarlana bultzatu, beste gauza batzuen artean.
Hitzakide bi gehiago ditu tokiko egunkariak, eta Hitzakideen familia handitu nahi du. Egunero gertatzen denaren berri izango duten irakurleak; egunero antolatu behar dutenaren berri emango duten bazkideak; egunero euskararen aldeko orrialdeak esku artean izango dituzten gazte, heldu zein nagusiak; goizero, klik bat eginez, eskualdeko errealitatearen berri jakingo dutenak.
Hitzakideak behar ditu Hitzak, bidelagunak nahi ditu eskualdeotako euskarazko komu