Jai Alai frontoian hasiko dute bihar Euskadiko Goma Gaineko Txapelketa
Murueta, Ibarra, Ñapurrak, Zuraide, Txantrea, Beti Gazte eta 6 Conceyos gizonezkoen taldeek lehiatuko dute lehenengo saioa, 17:00etan hasita. Bederatzi jardunalditan banatu dute txapelketaBihar arratsaldean jokatuko dute 2019ko Euskadiko Goma Gaineko ...
Murueta, Ibarra, Ñapurrak, Zuraide, Txantrea, Beti Gazte eta 6 Conceyos gizonezkoen taldeek lehiatuko dute lehenengo saioa, 17:00etan hasita. Bederatzi jardunalditan banatu dute txapelketa
Bihar arratsaldean jokatuko dute 2019ko Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren lehenengo saioa, Gernika-Lumon. 17:00etatik aurrera gizonezkoen 680 kiloko lehiagaz gozatu ahalko dute Jai Alai pilotalekura doazenek.Hain zuzen, kategoria horretan saio bakarra izango dute, eta honako zazpi talde hauek ariko dira zein baino zein gehiago: Murueta, Ibarra, 6 Conceyos, Txantrea, Ñapurrak, Zuraide eta Beti Gazte. Denek denen kontra jokatuko dute.
Martxoaren 9an amaituko dute aurtengo goma gaineko txapelketa. Azken jardunaldi horretan, 580 kilotan lehiatuko dira gizonezkoekin eta emakumezkoekin osatutako taldeak, Gipuzkoako Gabiria herrian.
Pisu misto horretan ere hori izango dute saioa bakarra, eta bospasei talde lehiatuko dira. Izan ere, Bizindar, Ibarra, Antsoain, Berriozar eta Beti Gazte taldeek parte hartzea baieztatu dute, baina, Gaztedi zalantza da oraindik.
Ordutegiak
Bederatzi jardunalditan banatu dute txapelketa, eta urtarrilaren 20ko eta 27ko saioak izan ezik, gainontzekoak zapatu arratsaldeetan izango dira. Zapatuetako jardunaldi guztiak 17:00etan hasiko dira, eta domeketako biak, 11:30ean.
Gizonezko taldeak lau kategoriatan lehiatuko dira: 680 kilo, 640 kilo, 600 kilo eta 560 kilo. Muruetako taldeak 680, 640 eta 600 kilotan baieztatu du parte hartzea, eta 560 kilotan, berriz, parte hartuko duten ala ez zehazteke dute.
Emakumezkoek, ostera, bi kilotako kategoriak izango dituzte: 540 kilo eta 500 kilo.