Ines Mugika bermeotarrak 100 urte bete zituen atzo, eta hori ospatzeko Erroxape Emakumeen taldeak eta Bermeoko Udalak omenaldi bat antolatu zioten.
Horrela, udalerriko Agirre tabernan batu ziren Mugikari ezustekoa emateko. Taldekoak dantza eta kantuan aritu ziren Mugika “bihotz bihotzez” zoriontzeko, eta elkartekoek, Idurre Bideguren alkateagaz batera lore sorta oparitu zioten.
Abesten eta dantzatzen aritu ziren Erroxapekoak, Mugika omentzeko.
Ines Mugika 1919. urtean jaio zen, eta Erremedio kalean bizi izan zen. Bi alaba ditu Inesek, lau loba eta sei biloba. Senideen berbetan, “emakume langilea da, jostuna izan da Inés, etxerik etxe joaten zen jostun lanetan”. Gerra aurretik Batzokian egon zen lanean eta gerra garaian Frantziara joan beharra izan zuen.