Korrika apirilaren 11an Bermeotik sartuko da Busturialdera
[ IKUSI HEMEN 20. KORRIKAREN ARGAZKI GALERIA]
Apirilaren 10ean (zazpigarren eguna) sartuko da lehenengoz Bizkaira. Hain zuzen, Arabatik Bizkaiara abiatuko da lekukoa. Besteak beste, Arrankudiaga, Portugalete, Galdakao, Larrabetzu, Leioa eta Urduliz ilusioz betez. Apirilaren 11an ( eguena), eguerdian ailegatuko da Bilbora, eta kostaldeko kresalaren usainagaz sartu eta irtengo da Busturialdean. Apirilaren 12an arratsaldez pasatuko da Gipuzkoako hiriburutik, eta azken aurreko egunean (apirilak 12, zapatua) berriro ere Bizkaira jo, eta Durangaleko eta Arratialdeko herrietatik murgilduko da euskararen aldeko olatu koloretsua. Azken egunean, berriz, Bizkaian eta Gipuzkoan ibiliko dira korrika, Gasteizera iritsi arte. Aurreikusitakoaren arabera, 08:22an sartuko da Arabako hiriburuan, eta 12:30ean egingo dute amaierako ekitaldia.[ 21. KORRIKAREN IBILBIDE OSOA]
Hain zuzen ere, apirilaren 4an Nafarroako Gares herrian hasi eta apirilaren 14an Gasteizera helduko da, herritarrek euskarari klika eginez. Lehenengo hiru egunetan Nafarroako udalerriak zeharkatuko ditu. Apirilaren 7an, Ipar Euskal Herrirantz abiatu, eta besteren artean Donibane Garazitik, Mauletik eta Baionatik pasatuko da. Biharamunean Gipuzkoan sartuko da euskararen aldeko lasterketa ospetsua. Irun eta Hondarribiatik pasa eta gero, Nafarroan barneratuko da berriro ere.[IKUSI HEMEN 20. KORRIKAREN ARGAZKI GALERIA]
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillaregi omenduko du aurtengo Korrikak. Kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zituen aldaketak eta egindako ekarpenak aitortuz, euskara batua sortu zuteneko urteurrena gogora ekarriko dute. Euskara batuak egindako ekarpena oinarrizkoa izan zela, eta horretan Txillardegik izan zuen parte hartzea aitatu dituzte Korrikaren arduradunek: “Egundoko lana egin zuen, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogu”. Klika lelopena, Konpromisoaren Korrika, garai berri baten Korrika izango dela esan zuten arduradunek aurkezpenean. Hain zuzen, leloagaz, euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia zabalduko du AEK-k: “Klika aukera bat hartzea da; euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klik egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea. Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Konpromisoak hartzeko garaia da”.[ 21. KORRIKAREN IBILBIDE OSOA]
Iusioa, lana, kemena, magia, alaitasuna, emozioa, batasuna… berba askogaz lotzen dugu Korrika. Aurpegi asko ditu atzean, eta begiz begiz, hankaz hanka hamaika txoko eta milaka eta milaka kilometro koloreztatuko ditu beste behin. Ordutegiak, herriz herri: Apirilak 11, osteguna- Bermeo 20:12
- Mundaka 20:59
- Sukarrieta 21:12
- Busturia 21:25
- Murueta 21:38
- Forua 22:04
- Gernika-Lumo 22:11
- Arratzu 23:02
- Kortezubi 23:16
- Gautegiz Arteaga 23:29
- Ibarrangelu 00:09
- Ea 00:28
- Bedarona 01:01
- Ispaster 01:20
- Lekeitio 01:32
- Gizaburuaga 01:51
- Aulesti 03:09
- Markina-Xemein 03:40
- Berriatua 04:47
- Ondarroa 05:06
- Mutriku 06:00