Berbalagun egitasmoari urrian hasiera eman zioten arren, urtea gogotsu hasteko asmoagaz daude, eta horretarako
Jarraitu ohiturak aldatzen lelopean, izena emateko deialdia egin dute Berbalagunegaz bat egin nahi dutenentzat.
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin eta Bermeoko Hizkuntza Eskolagaz batera bideratzen du egitasmoa udalerrian. Antolatzaileek adierazi dutenez, Berbalagun “indartsu” ari da. Izan ere, “
40 lagun baino gehiagok” eman dute izena dagoeneko, lagunartean, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo
euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen dituen egitasmo horretan parte hartu ahal izateko.
Gurasolagun ekimenaren barruan egindako apaingarrien tailerra. Argazkia: Bermeoko Udala
Juan Karlos Agirre Bermeoko Euskara zinegotziak azaldu duenez, “
oso harrera ona du aurten ere Berbalagunek eta, gainera, urtez urte aberastuz doa”. Bere esanetan, “parte hartzaileak pozik daude”, izan ere, “ikasitakoa
era natural batean adierazteko aukera ematen die”. Egitasmoan izena ematen duten herritarrek “lagunartean euskaraz eginez, hizkuntza bizia eta adierazkorra lantzen dute eta erraztasuna hartzen dute egunerokotasunean euskara erabiltzeko”, azaldu du.
Aitziber Gabikaetxebarria Euskara teknikariak gogoratu duenez, Berbalagun egitasmoan “
edonork parte hartu dezake: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzeko aukera gehiagoren bila dabilenak”.
Goizez zein arratsaldez, ordutegi eta egun desberdinean “hainbat talde” sortu dituztela nabarmendu du. Modu horretara, edonork parte hartzeko aukera ematen dute, ordutegi zabala eskainita.
Bi bide. Marimar Hernandez Berbalagun egitasmoaren dinamizatzaileak azaldu duenez, Berbalagunen parte hartzeko bi modu daude. Alde batetik, euskara praktikatu nahi duten pertsonak daude. Bestetik, bidelariak daude, bide hori egiten laguntzen duten pertsonak. Dinamizatzailearen berbetan, horiek “ezinbestekoak” dira egitasmoa martxan jartzeko.
Gurasolagun izeneko ekimena ere martxan jarri dutela gogoratu dute. Ekimen horren bitartez “gurasoen eta seme-alaben arteko transmisioa indartu” nahi dute, baita “gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasunak” ere.
“Berbalagunek euskara praktikatuz ondo pasatzeko aukera ematen du; izan ere, aisialdian egiteko egitasmoa da”, dio Hernandezek. Nabarmendu duenez, Berbalagunen parte hartzeko “euskaraz berba egiteko gogoa baino ez da behar, euskara ikasten ari direnentzat eta euskaraz normalean hitz egiten dutenentzat ere zuzenduta baitago”. Bukatzeko, egitasmoan parte hartzea dohainik dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Hainbat ekimen. Egitasmoaren barne, euskara praktikatzea bultzatzeko kirola eta naturaren ardatz daukaten jarduerak antolatu dituzte. Azaldu dutenez, “
iazko esperientzia arrakastatsua ikusita” prestatu dituzte aurtongo jarduerak.
Ekintza horiek berbalagunentzat bakarrik izan ezik, egitasmoaren parte ez diren herritarrentzat ere prestatutakoa direla nabarmendu dute. Horien berri emateko hainbat bide erabiltzen dituztela jakinarazi dute: besteak beste, berbalagun hileroko agenda,
Berbalagun info! eta sare sozialak.
Berbalagunen parte hartu nahi duten pertsona guztiek Bermeoko AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegietan, Hizkuntza Eskola Ofizialean edo Bermeoko Udaleko Euskera Sailean izena eman dezakete, edota Marimar Hernandez dinamizatzailearekin 607 609 580 telefono zenbakian kontaktatu.
Jarduerak:
- Urtarrilak 20. Artxandan orientazioa: 2 eta 5 km-ko orientazio ibilbideak, familian, taldean edo bakarka egitekoak.
- Otsailak 24. Gorobel mendilerroa: 11 km-ko ibilbide zirkularra: Ledoño goikoa -Tologorri – Menerdiga – Ledoño goikoa. Irteera honetan argazki lehiaketa ere egongo da.
- Martxoak 24. Barbadun ibaitik ibilaldia: 12 km-ko ibilbide zirkularra izango da. Irteera honetan El Pobaleko burdinolara egingo da bisita gidatua.
- Maiatzak 12. Entzia mendilerroa: 12 km-ko ibilbide zirkularra halaber: Itaida – Kristinoak – San Benito – Itaida eta Kristinoen kobara bisita.
- Ekainak 09. Urkiolatik Ipiztera: 14 km-ko ibilbide zirkularra: Urkiola – Ipizte – Urkiola eta Santa Kruz apaizaren ezkutalekura bisita.
- Ekainak 23. Itxinako zeharkaldia: 11 km-ko ibilbide zirkularra Atxulaur – Supelegor koba – Itxina – Kargaleku.