HAPO diseinatzen jarraitzeko herri batzarrak egingo dituzte
Ondarroako Udalak hainbat herri batzar antolatu ditu Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) herritarrekin batera diseinatzen jarraitzeko. Bihar lehenengo saio irekia egingo dute, 19:00etan hasita, Kofradia Zaharreko areto nagusian. «Hiri Antolamend...
Datozen saioetan arkitektoen txostenean jasotako proposamenei buruzko erabakiak hartu ahal izango dituzte herritarrek.
Hurrengo asteotan, berriz, sektorekako saioak ere egingo dituztela aurreratu dute udal iturriek. Urtarrilaren 15ean, herriko hiru ikastetxeetako LH3ko ikasleekin egingo dute saioa, «haurren beharrak ezagutze aldera». Emakumeen ikuspuntua txertatzeko, aldiz, urtarrilaren 17an beste saio bat egingo dute Emakume Kontseiluagaz. «Datozen egunotan data gehiago aurkeztuko ditugu».
Udalak garrantzia berezia eman nahi die antolatu dituzten saioei, «hurrengo urte luzeetako Ondarroa nolakoa izango den erabakiko baita prozesuan». Ekarpen guztiak ongietorriak izango direla gogorarazi dute.